Open Tolosa 2023k baditu txapeldunak

Ataria 2023ko maiatzaren 1a

Euskal Hondartza Boleibol Zirkuituaren barruko txapelketa jokatu zen larunbatean Ferialekuan, estatuko sailkapenerako proba puntuagarria. Ondorioz, maila handiko lehiak ikusteko aukera izan zen Tolosan.

Tolobolei taldetik eskerrak eman dizkie parte hartzaile eta ikusle guztiei. Jarraian, podiumak:
 
Gizonezkoetan:
  • Txapeldunak: Cesar Lopez eta Raul Gómez (Madril).
  • Bigarrenak: Guillem Pont eta Sebastiá Gibanel (Mallorca).
  • Hirugarrenak: Iosu Egaña (Donostia) eta Jorge Asensio (Santander).

Emakumezkoetan:

  • Txapeldunak: Ines Villa eta Luisa de Miranda (Leganes).
  • Bigarrenak: Claudia Balbas eta Laura Soto (Santander).
  • Hirugarrenak: Agnieszka Andrzejewka (Donostia) eta M.A. Victoria Gómez Sanchez(Madril).

Sarituen eta parte hartu duten emakume guztien argazkiak: @tolobolei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!