Rokodromo zaharrari agur esan diote

Ataria 2023ko maiatzaren 1a

Oargiko rokodromo zaharra agurtzeko Eskalada Topaketa egin zuten larunbatean. Goizean 15 partaide ibili ziren hormetan gora eta behera, eta arratsaldean, 20. Antolatzaile lanetan ere jende ugari egon zen.

Oargitik azaldu dutenez, topaketaren helburua rokodromo zaharrari agur esatea izan da. Berria jartzeko asmoak aurrera doaz, eta horretarako, lanekin ekaina amaieran hastea espero dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!