Tolosako EAJk udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Ataria 2023ko api. 29a, 12:03

Xarles Iturbe alkategai dela, «Tolosarekin konprometitutako pertsonek osatzen duten talde sendoa eta askotarikoa» aurkeztu du EAJk.

Berdura Plazan aurkeztu du Tolosako EAJk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda. Xarles Iturbe alkategaiak bidelagun izango dituen taldekideak aurkeztu ditu, Eider Mendoza Diputatu Nagusirako hautagaiarekin eta Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidentearekin batera.

Talde «sendoa» osatu dutela esan du Iturbek, «Tolosaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasuna, eskarmentua eta prestakuntza duena, tolosarrekin elkarlanean». Talde modura daukaten «gogoa, ilusioa eta konpromisoa» nabarmendu ditu.

Iturbek adierazi du «Tolosa parekideago, euskaldunago, kulturalki biziago, kirolzaleago, berdeago, atseginago eta irisgarriago baten alde» lan egingo dutela. «Hamaika proiektu ditugu hori lortzeko, eta batzuk aipatu nahiko nituzke: alokairuko etxebizitza babestuak Iurramendin eta Amarotzen; aparkaleku alternatiba berriak; ospitale publiko berria Tolosan; Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea; Apatta industrialdearen 2. fasea eta ELIKER, Kalitatezko Elikadura Zentroa, garapen ekonomikoa bultzatzeko; Alde Zaharra biziberritzeko plan berezia eta Zumarditxikia herritarren eskura jartzea; kultura azpiegiturak berrantolatzea: besteak beste, liburutegi berria, Euskararen Etxea eta gazteei eskainitako zerbitzuak indartzeko; trantsizio energetikorako urratsak eta parte hartzeko bide iraunkorrak sustatzea, kalitatezko arreta bermatuz».

Hau da udal hauteskundeetarako EAJk Tolosan aurkeztu duen zerrenda:

1. Xarles Iturbe Pasaban.
2. Biotxa Agirre Ugalde.
3. Leire Zubeldia Rezola.
4. Xabier Balerdi Tolosa.
5. Ainhoa Dominguez Landa.
6. Patxi Amantegi Zubiria.
7. Iker Uson Gonzalez.
8. Izarne Iglesias Garcia de Iturrospe.
9. Itxaropena Urkiola Negredo.
10. Jon Zalduendo Telleria.
11. Nerea Zamora Etxebeste.
12. Javier Zabala Sastre.
13. Joana Ezkiaga Jauregi.
14. German Ormazabal Artolazabal.
15. Ainhoa Etxeberria Aranburu.
16. Aritz Davila Beraza.
17. Jokin Azkue Arrastoa.
Ordezkoak
1. Olatz Peon Ormazabal.
2. Jokin Bildarratz Sorron.
3. Miren Edurne Etxeberria Arrue.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!