Tolosa CF gimnastika taldeko jubenilak bikain Espainiako Txapelketan

Ataria 2023ko apirilaren 28a

Atzo Tolosako gimnastika erritmiko taldeko oinarrizko jubenil neskak Santanderren izan ziren Espainiako Txapelketan. Denboraldi ezin hobea izan dute, eta han ere halaxe aritu dira. Laugarren postua lortu zuten, eta brontzezko domina 0,05 puntura besterik ez zitzaien geratu. 

Beren lehen denboraldia izan da maila honetan, eta lana eta ikasketak entrenamenduekin batera uztartzeko esfortzua egiten dute. «18 eta 27 urte bitarteko gimnastak dira eta beren egunerokotasunean ilusioa nabarmena da, eta aipagarria benetan egiten duten lana», esan dute klubetik. 

Denboraldian zehar hainbat topaketetan garaile izan dira, Tenerifen bigarren eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak. Klubeko beste gimnasta guztien erreferente dira Olaia Etxeberria, Irune Suarez, Aizpea Arroyo, Nahia Esnaola, Sara Rudel eta Ambar Rodriguez. «Zorionak gimnasta, entrenatzaile eta babesle guztiei egunerokotasuneko lanagatik», gaineratu dute klubetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!