Jada eman daiteke izena Tolosako Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegian

Ataria 2023ko apirilaren 25a

11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza da eta bi txandatan eramango da aurrera, miserikordia zaharrean: ekainaren 26tik 30era eta uztailaren 2tik 7ra. Igandera bitarte egongo da zabalik izen ematea.

Tolosako Gazte Topaguneak antolatuta, urtero bezala, aurten ere auzolandegiak egingo dituzte, 11 eta 17 urte bitarteko gazteekin, ekaina eta uztaila bitartean. Zehazki bi txanda egongo dira: ekainaren 26tik 30era izango da lehen txanda eta uztailaren 3tik 7ra bigarrena. Goizez eramango dira aurrera, 9:30etik 13:30era. Izen ematea dagoeneko zabalik dago eta interesa duenak udal webgunearen bitartez edo aurrez-aurre (Udaten) eman dezake izena igandea baino lehen. 

Parte-hartzaileek, besteak beste, miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte. Behin bi txandak amaituta, parte hartzaile guztiek Sendavivara egun pasa joateko aukera izango dute, egindako lana eskertzeko. «Gazteen artean ingurumenaren zaintza sustatzea da auzolanaren helburua, kontzientziazio eta sentsibilizazio ariketa gisa», adierazi du udalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!