Bere eguna ospatzen ari da Gure Txokoa elkartea

Ataria 2023ko apirilaren 22a

Gure Txokoa elkartearen eguna da gaur. Goizean elkarteko hildako bazkideen oroimenezko mezaren ondoren hamaiketakoa egin dute elkartean eta Oria txarangarekin kalez kale ibili dira bazkideak.

Gure Txokoa elkartearen eguna da gaur. Egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizean Jesusen Zerbitzaria elizan meza abestua egin dute hildako bazkideen oroimenez eta ondoren hamaiketakoa egin dute elkartean.

Oria txaranga, 12:00etan atera da elkarte ataritik eta elkarteko kideak txarangarekin batera abiatu dira poteoan. Eguerdian bazkaria egin dute bazkideek elkartean eta bazkalostean mus txapelketa jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!