Esleitu dituzte Iurreamendi eta San Kosme-San Damian eremuetako etxebizitza tasatuak

Ataria 2023ko apirilaren 21a

Asteazkenean egin zuten 60 etxebizitza tasatuen zozketa Leidor aretoan eta emaitzak ikusgai daude jada Tolosako Udalaren webgunean.

Guztira 60 dira Tolosako Udalak Leidor aretoan egindako zozketan esleitu zituen etxebizitza tasatuak, 20 San Kosme eta San Damian eremuan eta beste 40 Iurreamendiko eremuan. 3 etxebizitza promozio desberdin zozketatu ziren eta guztira ia 900 pertsonek eman zuten izena horietan.

Emaitzak dagoeneko ikusgai daude, udalaren webgunean, esteka honetan. Zerrendak, halaber, etxebizitza sustatzaileei helaraziko dizkie udalak eta sustatzaileak izango dira esleipendunekin harremanetan jarriko direnak eta etxebizitzen esleipenak kudeatuko dituztenak, betiere, udalaren jarraipenarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!