Irati Lakunza bigarren izan da Munduko Kopan

Ataria 2023ko apirilaren 18a

Igarondo Urpekoak taldeko igerilari tolosarra bigarren postuan sailkatu da ur-azaleko 400 metroko proban, Egerren (Hungaria) jokatutako Hegats Igeriketako Munduko Kopako laugarren jardunaldian.

3 minutu, 23 segundoko denbora eginda amaitu zuen proba Lakunzak, Italian jokatutako Munduko Kopako hirugarren jardunaldian egindako denbora hobetuz, gainera. Ur-azaleko 200 metroko proban ere parte hartu zuen, eta meritu handiko bosgarren postuan sailkatu zen.

Dagoeneko udaran Hungarian jokatuko den Europako Txapelketa prestatzen hasi da igerilari tolosarra. «Seguru gaude berri oso onak ekarriko dituela», adierazi dute Igarondo Urpekoak taldeko ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!