Emaitza bikainak lortu dituzte TAK-eko batelek Gipuzkoako Txapelketan. Kadete mutilak eta jubenil neskak txapeldunak izan dira, eta infantil neskak eta jubenil mutilak txapeldunordeak. Kadete nesketan parte hartu zuen beste batelak eta bigarren egin zuen B finalean, hau da, orotara seigarren postua lortuz.
Kadete mutiletan Tolosaldea batelaren atzetik Orio A eta Ur Joko A sailkatu ziren. Jubenil nesken mailan, Tolosaldea A batelak 40 ehuneneko tartea atera zion bigarren egin zuen San Juan A batelari eta 17 segundo Hernaniri. Infantil nesketan Hernani A batelak irabazi zuen eta bederatzi segundo atera zizkion Tolosaldea A taldeari. Eskualdeko batelak 18 ehunenekorengatik lortu zuen bigarren postua, hirugarren egin zuen San Juan batelarekin lehian. Jubenil mutiletan aldeak nabarmenak izan ziren lehen hiru batelen artean. San Juan izan zen irabazlea, eta Tolosaldeak ia 11 segundotara amaitu zuen; hirugarren San Pedro izan zen, irabazlearengandik 17 segundotara.