Alpino Uzturre Mendi Elkartearekin, Bidarrai ingurura

Ataria 2023ko apirilaren 17a

Iganderako, apirilak 23, irteera antolatu du Alpino Uzturre Mendi Elkarteak, Nafarroa Beherera; bi ibilaldi izango dira aukeran.

7:30ean abiatuko da autobusa San Frantzisko eliza ataritik Bidarraira. Ibilaldi motza 12 kilometrokoa izango da, 700 metroko desnibel positiboarekin. Bidarraitik abiatu, Errobi ibaiaren ondotik, Larla mendia (700 metro) igo eta Arrosan amaituko da. Ibilaldi luzea, berriz, 22 kilometrokoa izango da, 1.400 metroko desnibel positiboarekin. Motzari jarraipena emango dio, Larla igo ondoren, Jara mendira (812 metro) igoko dira, eta mendia zatitzen duten mahastietatik igarota, Irulegin amaituko dute txangoa.

Informazio gehiago lortu edo izena eman nahi dutenek hiru aukera dituzte: Alpinouzturre.eus webgunea bisitatu, info@alpinouzturre.eus helbide elektronikora idatzi, edota 943 652 789 telefono zenbakira deitu.

Bidarrai-Irulegi:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!