Tolosaldeko Ekintzailetza Ekitaldia egingo dute apirilaren 20an

Ataria 2023ko api. 14a, 11:57

Egun osoko egitaraua antolatu dute Emari Coworking espazioan; besteak beste, Irame aurkeztuko dute, ekintzaileek Emari Coworking gunearen eta ekintzaile komunitatearen inguruan dituzten beharrak ezagutu eta asetzea helburu duen proiektua.

Tolosako Emari Coworking espazioa eraldatzeko beharretik sortu zen Irame proiektua, lantokiak arimaz betetzeko prozesua, alegia. Proiektu honen helburua, ekintzaileek Emari Coworking gunearen eta ekintzaile komunitatearen inguruan dituzten beharrak ezagutu eta asetzea da. «Lantokiak arimaz betetzeko prozesua da», adierazi dute proiektuko ordezkariek.

Datorren apirilaren 20an, osteguna, Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta, eta Tolosako Udalak eta Arbola Consulting Pertsonak, Be&Lab eta Benio elkarteek bultzatuta, Tolosaldeko Ekintzailetza Ekitaldia egingo dute Emari Coworking espazioan, eta bertan, proiektu berriaren nondik norakoak azalduko dituzte. Ekitaldian parte hartzeko interesa dutenek, aurrez eman behar dute izena esteka honetan.

Tolosaldeko Ekintzailetza Ekitaldia
  • 9:30. Lo Esencial elkarteko Alba Morenok, eguna energiaz hasi eta elkar ezagutzeko dinamika bideratuko du.
  • 10:00. Irame proiektuaren aurkezpena, Tolosako Udalaren eta Benioren eskutik: Tolosaldeko Ekintzailetza Bultzatzen.
  • 10:45. Kafea eta networking-a.
  • 11:00. Parte hartu Iramen: Be&Lab eta Arbola taldeen eskutik, parte-hartze dinamika, ekintzailetza eta Emari Coworking-aren inguruko beharrak ezagutzeko.
  • 12:00-13:00. Lo Esencial elkartearen eskutik, hitzaldi interaktiboa. Eraiki zure Marka Pertsonala: Marka pertsonalaren garrantzia, zer den eta nola landu.
  • 16:00. Irame proiektuaren aurkezpena, Tolosako Udalaren eta Benioren eskutik: Tolosaldeko Ekintzailetza Bultzatzen.
  • 16:45. Ezagutu ekintzailetza proiektu desberdinak. Inpaktuzko eta izaera soziala duten proiektuen inguruko mahai ingurua, Impact Hub Donostia eta Espacio Geranios elkarteen eskutik.
  • 17:45. Parte hartu Iramen: Be&Lab eta Arbola taldeen eskutik, parte-hartze dinamika, ekintzailetza eta Emari Coworking-aren inguruko beharrak ezagutzeko.
  • 18:45. Amaiera eta networking-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!