Zirkuan trebatzeko aukera, haur eta gaztetxoentzat

Ataria 2023ko apirilaren 9a

Apirilaren 17tik ekainaren 29ra ikastaroak izango dira, Tolosako Gure Zirkuaren karpan, astean behin edo bitan (astelehenetik ostegunera), 17:30etik 18:30era edo 18:30etik 20:00etara.

Gure Zirkuguneak, Gure Zirkuko zirku eskolak, ikastaroak antolatu ditu udaberrirako. Behin Aste Santuko oporraldia igarota, haurrek askotariko jarduerak egiteko aukera izango dute: malabarak, oihalak, bertikalak, trapezioa, akrobaziak eta kontortsioa.

Izena emateko, galdetegi hau bete behar da.

Prezio desberdinak izango dira, ordu kopuruaren arabera:

  • Egun bat (ordubete): 90 euro.
  • Egun bat (ordu eta erdi): 140 euro.
  • Bi egun (ordubete): 160 euro.
  • Bi egun (ordu eta erdi): 250 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!