Idoia Santamaria, Galtzaundiren apirileko tertulia literarioan

Ataria 2023ko apirilaren 7a

Idoia Santamaria itzultzailea. Argazkia: Andoni Canellada / Foku

Tertulia Literarioaren laugarren saioa apirilaren 25ean egingo dute, Tolosako kultur etxean.

Idoia Santamariak itzulitako ‘Aldibereko’ eleberria izango da irakurgaia eta Santamaria bera ere bertan egongo da. 19:00etan hasiko da saioa eta Yurre Ugartek dinamizatuko du.

«Paper-ertz batean egindako bozeto moduko batzuk dira ipuinok Bachmannentzat, eta, emakume batzuen erretratua egiteaz gainera, garai jakin bateko ohiturak ere erakutsi nahi izan zituen. Ipuin independenteak dira denak, baina egitura zikliko bat osatzen dute denen artean. Lehenengo ipuina (Aldibereko) eta azkena (Aintzirarako hiru bide) liburuaren bizkar-hezurra dira: ipuin horietako bi emakume protagonistak profesional arrakastatsuak dira –aldibereko interpretea bata, kazetari eta argazkilaria bestea–, eta kontraste nabarmena egiten dute beste hiru istorioetako emakumeekin, zeinak nartzisismo hutsalean, beldurrean eta errealitatea ukatzeko ahaleginean katramilatuta baitaude», dio Idoia Santamariak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!