Mokadutxoa eta ardoa

Ataria 2023ko apirilaren 1a

Gure Txokoa elkarteak antolatuta, V. Gure Ardo Txuri Txokoa azoka egin dute Trianguloa plazan. Jende ugari gerturatu da ardoa dastatu eta pintxoak jatera.

Eguerdiko mokadutxoa eta edana Gure Txokoa elkartearen eskutik etorri dira gaurkoan. Izan ere, bosgarrengoz Gure Ardo Txuri Txokoa antolatu du Tolosako elkarteak. 13 upeltegitako 14 ardo eta cava dastatzeko aukera izan da, eta bereziko eguerdi aldera jendez beteta egon da Trianguloa plazan jarritako karpa.

Jatorri askotako ardoak dastatu ahal izan dira: galiziarrak, gaztelarrak, kataluniarrak, errioxarrak, nafarrak eta gipuzkoarrak. Aurrekoetan bezala, ardoa dastatzeko kopa hartu beharra izan dute herritarrek, eta ondoren, aukeran izan dituzte mota askotakoak. Gainera, ardoarekin batera, askotariko pintxoak ere jarri dituzte, euro baten truke. 

Jendea erruz gerturatu da azokara, eta antolatzaileek ardo desberdinen inguruan egindako azalpenak entzuteko aukera izan dute goiz osoan. Izan ere, Gure Txokoa elkartekoek azaldu moduan, azokaren helburua deitura desberdinetako ardo zuriak eta horiek egiten dituzten upategiak ezagutaraztea da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!