TEEP Tolosalak 10. urteurrena ospatuko du

Ataria 2023ko martxoaren 30a

TEEP Tolosala gizonezkoen lehen taldea, 2022-2023 denboraldian.

Areto futboleko TEEP Tolosala klubak bere 10. urteurrena ospatuko du larunbatean. 11:00etan elkartuko dira Plaza Berrian, hamaiketako bat egiteko. Ondoren bazkaria egingo dute Iurre tabernaren ondoan jarriko duten karpa batean.

«Hasi ginenentzat ematen du atzo zela lehenengo pausoak ematen ari ginenean, Uzturpeko kantxan, ostiraletan jokatzen. Orain urte hauek pasa direla, nik uste dut atzera begiratu dezakegula poztasun handiarekin», esan du Mikel Alonso klubeko kideak. «50 pertsona inguru elkartuko gara. Hamar urte hauetan egon diren eta dauden hainbat jokalari eta antolakuntzako kide egongo gara».

Tolosala bezala hasi zuten bidea, eta orain urte gutxi TEEP elkartearekin elkartu ziren, TEEP Tolosala sortzeko. Gizonezkoen lehen taldea Hirugarren Mailan ari da, eta emakumezkoen taldea Gipuzkoako senior mailan.

Tolosala gizonezkoen lehen taldea, 2014-2015 denboraldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!