Asuncion klinikako langileek elkarretaratzea egingo dute, larunbatean, Tolosan

Ataria 2023ko martxoaren 29a

11:00etan izango da ekitaldia. Besteak beste, hiru eskari egiten dituzte langileek: hitzarmen duin bat, KPI-a bermatzea eta 35 orduko jardunaldia.

Astean bitan, klinikako kafetegiaren aurrean elkartuko dira hamar minutuz bizi duten egoera salatzeko. Atzo egin zuten lehen elkarretaratzea, eta bihar elkartuko dira berriro. Astearte eta ostegunetan egingo dituzte geldialdiak, 8:00etatik 8:10era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!