EH Bilduk irabaziko du Tolosan, EITB Focusen arabera

Ataria 2023ko martxoaren 28a

Inkestaren emaitzak beteko balira, EH Bildu izango litzateke indar bozkatuena Tolosan, EAJrekin zinegotzi kopuruan berdinduta. Koalizio abertzaleak eta jeltzaleek zortzina zinegotzi lortuko lituzkete. PSE-EE hirugarren izango litzateke, ordezkari bakarrarekin.

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako bi hilabete falta direnean, Euskal Herriko hiriburuetan eta herri batzuetan inkesta egin du Gizaker taldeak, tartean, Tolosan.

EH Bilduk irabaziko lituzke hauteskundeak Tolosan, zortzi zinegotzirekin eta botoen %42,7 eskuratuta (%1 gehiago), EAJren aurretik. Jeltzaleek aurrekoan lortutako ordezkari kopurua (zortzi) errepikatuko lukete, baina botoen %2,5 galduta. Bestalde, PSE-EEk hirugarren postuari eutsiko lioke, zinegotzi bakarrarekin.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!