Leire Elola tolosarra bigarren, Donostia Hondarribia - Talaia Bidean

Ataria 2023ko martxoaren 27a

Podiuma eskualdeko Soronea-Ammma taldeko hiru korrikalarik osatu dute, 30 kilometroko ibilbidearen ondoren.

Donostiatik Hondarribirako lasterketa gogorra bigarren postuan amaitu du Leire Elola tolosarrak, 2.59.51ko denborarekin. Marina Gonzalez irundarra izan da txapelduna, 2.57.48ko denborarekin. Podiuma talde bereko Maialen Gurrutxaga andoaindarrak osatu du.

Igandeko lasterketan, gizonezkoetan, eskualdeko bi ordezkari sailkatu ziren lehen hamarren artean. Jon Vallejo tolosarra bosgarren helmugaratu zen, 2.24.51ko markarekin. Bere atzetik, seigarren postuan, Iban Agirrezabala berastegiarra iritsi zen, 2.25.26an geratuz erlojua.

Sailkapen guztia ikusteko, egin klik hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!