Etorkizuna argitzen

Ataria 2023ko martxoaren 24a

Tolosaldeko Lanbide Heziketa ikastetxeen eskaintza ezagutzeko aukera izan dute ikasleek, gaur, Tolosan. Trianguloa plazan, VIII. Lanbide Heziketa Azoka ospatu dute. 

Eskualdeko bost ikastetxek euren eskaintza aurkeztu diete ikasleei: Tolosaldea LHII, Fraisoro Eskola, Don Bosco LHII, Peñascal Kooperatiba eta Inmakulada Lanbide Heziketa Ikastolak.

Azoka DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, eta Tolosa, Anoeta, Amasa-Villabona, Alegia eta Ibarrako, eta eskualdetik kanpoko Andoain, Leitza eta Orioko, 10 ikastetxe gerturatu dira Tolosara; 450 ikasle inguru eta 10 orientatzaile.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!