Gorka Sorarrain seigarren izan da Alentejoko Itzuliko lehen etapan

Ataria 2023ko martxoaren 23a

BAI-Sicasal Petro de Luanda taldeko txirrindulari tolosarra maila onean aritu zen Portugalgo lasterketako lehen jardunaldian; hamalau laguneko taldean heldu zen helmugara eta garaipena lortzetik oso gertu egon zen.

Beja eta Ourique herrien artean jokatu zen atzo Alentejoko Itzuliko lehen etapa, 168,8 kilometrokoa. Trinity Racing taldeko Luke Lamperti estatubatuarra izan zen azkarrena, eta ondorioz, bera da sailkapen nagusiko liderra.

Hamalau lagunek osatutako taldetxoa tropelaren aurretik heldu zen helmugara, lasterketa amaitzeko hiru kilometroren faltan gertatutako eroriko handi baten ondorioz. Aurreko talde horretan izan zen Gorka Sorarrain, BAI-Sicasal Petro de Luanda taldeko txirrindulari tolosarra. Maila onean aritu zen, eta gertu izan zuen garaipena; seigarren postuan sailkatu zen, irabazlearengandik segundo bakarrera.

Gaur jokatuko dute itzuliko bigarren etapa, Castro Verde eta Grandola herrien artean, 170,8 kilometroko luzerarekin. Hemen ikusi daiteke profila:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!