Apirilaren 1ean izango da V. Gure Ardo Txuri Txokoa

Ataria 2023ko martxoaren 21a

Tolosako Gure Txokoa elkarteak antolatuta, Ardo Zuri Azoka egingo dute 11:30etik 14:00etara, Trianguloa plazan. Aurten 13 upeltegitako 14 ardo eta cava dastatzeko aukera izango da.

Jatorri askotako ardoak dastatu ahal izango dira: galiziarrak, gaztelarrak, kataluniarrak, errioxarrak, nafarrak eta gipuzkoarrak. Aurreko urteetan bezala, ardoa dastatu nahi dutenek kopa bat hartu ahal izango dute karparen sarreran, 5 euroren truke. Gainera, ardoa hobeto dastatzeko, pintxoak erosteko lau stand jarriko dituzte (19-90, Xare eta Orbela tabernenak eta Gure Txokoa elkartearena). Euro baten truke erosi ahal izango da pintxo bakoitza.

«Azokaren helburua ez da inolaz ere ekonomikoa, deitura desberdinetako ardo zuriak ezagutaraztea baizik, dastatze-fitxekin, horiek egiten dituzten upategiekin eta kokapen geografikoarekin», adierazi dute antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!