Atletico San Sebastian klubeko Maria Navascues atleta tolosarrak bigarren postua lortu du Gipuzkoako 10 kilometroko Errepideko Txapelketan. EHUko Udaberriko Lasterketa izan zen jokoan asteburuan, eta proba hori probestu zuten txapelketaren sailkapena egiteko. Navascuesek seigarren egin zuen Udaberriko Lasterketan.