Tolosako Zubiberria

Zubiberriari buruzko bilera irekia, etzi

Ataria 2023ko martxoaren 14a

Ura agentziak proiektuari buruzko zehaztapenak emango dizkie herritarrei udaletxeko batzar aretoan egingo duten bileran; lanen nondik norakoen berri emango dute.

Tolosako Zubiberria eraitsi eta berria eraikitzeko proiektuaren berri emango die Ura agentziak herritarrei ostegunean, hilak 16. 18:30ean hasiko da bilera udaletxeko batzar aretoan, eta bertan Zubiberria ordezkatzeko proiektua azaltzeaz gain, obraren justifikazioa eta onurak, eta neurrien zein lanen nondik norakoen berri emango dutela esan du Tolosako Udalak. Zehaztu du era berean, proiektu hori Urak 2015 urtetik indarrean dagoen Ekintza Planean jasota dagoela.

Proiektuaren dokumentazioa Ura agentziaren webgunean dago, baina bilera irekia baliatu nahi dute informazioa herritarrei helarazteko. Zehazki landutako hirigintza proiektuaeta aurre ikusitako lanen berri emango dute –Zubiberria ordezkatzeko lanak, baranda berriak eta Zerkausiko uholdeen aurkako horma mugikorrak–, eta proiektuaren justifikazio eta onurak, proiektua zein fasetan dagoen, aurreikusitako obren hasiera data, lanen iraupena eta faseak, obrak iraun bitartean oinezko eta trafiko fluxuak bideratzeko hartuko diren neurriak, eta aurreikusitako jarduketen aurrekontua izango dituzte hizketagai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!