Braderie azoka, egun osoan zehar

Ataria 2023ko martxoaren 11

Tolosako saltokien eguna da gaur, eta beherapenak eskainiz, egun osoan ari dira beraien produktuak saltzen.

Euren produktuak kalera atera dituzte Tolosako saltokiek, eta goizean zehar jende ugari ibili da batetik bestera produktuak ikusten eta erosten. Arratsaldean ere jarraituko du Braderie azokak, eta egitarau zabala antolatu dute, oraindik eguna gehiago girotzeko.

EGITARAUA

  • 10:00-20:00. Saltokiek produktuak kalera aterako dituzte produktu erakargarriekin.
  • 16:30-19:30. Tren Txu-Txua herrian bueltaka. Geltokia Trianguloa plazan.
  • 16:30-19:30.Haur parkea, 0-5 urtekoentzat, Trianguloa plazan.
  • 16:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kale animazioa.
  • 17:30-20:00. Asier Burguete (Goazen) aurpegiak margotzen, Berdura plazan.
  • 17:30-20:00. Joko inklusiboak, Berdura plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!