58 saltokik hartuko dute parte, Braderie azokan

Ataria 2023ko martxoaren 9a

Egun osoan zehar maukak kalera aterako dituzte Tolosako dendariek; gaztetxoei zuzendutako ekitaldiak ere izango dira.

Askotariko maukak kalera aterako dituzte larunbat honetan Tolosan. Tolosa&Co merkatarien elkarteak antolatuta, Bradrerie azokaz gozatu ahalko da egun osoan zehar. 58 saltokik hartuko dute parte, eta kalean bezala, Trianguloa plazan ere jarriko dituzte euren produktuak salgai, «ohi baino prezio baxuagoan».

Elkartetik esan dutenez, «saltoki txikien festa handia» da larunbatekoa, eta Tolosako merkataritza gehiago ezagutzeko aukera ematen du. Hala, herritar guztiak gonbidatu dituzte, bai azokara hurbiltzera, bai eta azokaren bueltan giroa alaitzeko helburuz antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzera.

Egitaraua

  • 10:00-20:00. Beherapenak kalean egun osoan.
  • 10:30-14:30. Txu-Txu trena herrian bueltaka.
  • 16:30-19:30. Txu-Txu trena herrian bueltaka.
  • 10:30-14:30. Haur parkea (0-5 urte).
  • 16:30-19:30. Haur parkea (0-5 urte).
  • 16:30. Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa.
  • 17:00-19:30. Aurpegiak margotzeko tailerra.
  • 17:00-19:30. Joko inklusiboak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!