Txirrindulari taldeek agintarien esku hartzea eskatu dute moto-loturen afera konpontzeko

Ataria 2023ko martxoaren 6a

Eibarren atzo egindako elkarretaratzearen une bat.

Elkarretaratzea egin zuten atzo Eibarren, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatuta, eta bertan izan ziren Tolosako Oriako Txirrindulari Eskolako ordezkariak.

Antolatzaileek elkarretaratzearen deialdian zehazten zutenez, «bidezkotzat jotzen dugu moto-loturek hasitako protesta», eta agintariei eskatzen diete «esku har dezatela auzi honetan, aspaldidanik gertatzen ari den arazo hau behingoz konpontzeko. Izan ere, klub askok irtenbide inprobisatuak jarri behar izan dituzte moto-lotura horien segurtasuna bermatzeko». Bide batez, antolatzaileek zehaztu zutenez, «zalego onena, txirrindulari onenak eta Tourra bera ere izan nahi baditugu, funtsezkoa da oinarritik hastea, teilatutik hasi beharrean».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!