Martxoaren 14an Tolosako Cecilia Garcia de Guillartek 1969an argitaratutako Cualquiera que os dé muerte liburuaren aurkezpena izango da bestalde. 1917 eta 1939 urteen artean Espainian izandako borroka sozial eta politikoak ditu hizpide. Manuel Aznar eta Alfons Cervera editoreak eta Garbiñe Biurrun epailea izango dira bertan, baita Olatz Peon alkatea ere. Garcia de Guillarte kazetari lanak egin zituen besteak beste, Frente Popular, El Liberal y CNT del Norte egunkarietan, eta 2016an, bere jaiotzaren 110. urteurrenean, Kultur Aste Errepublikarrean berari buruz aritu ziren.
Erakusketa bat izango da ere; hain justu, Ura Iturralde argazkilariak Ivankivera (Ukraina) egindako bidaian bildutako irudiekin osatutako Bikaren itzulera.
Egitaraua
- Martxoak 9. Holy spider filma, 20:30ean, Leidorren.
- Martxoak 14. Magma Mia! antzezlana, euskaraz, 19:30ean, Topic-en.
- Martxoak 15. Cualquiera que os dé muerte liburuaren aurkezpena 19:30ean, udaletxean.
- Martxoak 15-22. Ura Iturralderen Bikaren itzulera argazki erakusketa, Aranburu Jauregian.
- Martxoak 22. Elbira dokumentala euskaraz, 19:30ean, Leidorren.