La Tartana Teatroren erakusketa ikusteko aukera, Topic-en

Ataria 2023ko martxoaren 7a

Madrilgo La Tartana Teatro konpainiak 45. urteurrena bete du aurten; hori dela eta, bere ibilbidea biltzen duen erakusketa zabalduko du Topic-eko aldi baterako aretoan. Ostiralean, hilak 10, izango da inaugurazio ekitaldia, 18:30ean.

«Erakusketak, funtsean, interaktiboa eta dinamikoa izan nahi du, mugimenduaren premisapean, txotxongilo-antzerkiaren oinarrizko elementu gisa. Mugimendu hori hainbat formulen bidez lortzen dute: motorren bidez, argiaren bidez, soinuaren bidez, proiekzioen bidez… Ikusleak konpainiak sortutako txotxongilo berezi eta originalak ikusi eta mugitu ahal izango ditu. Irudimenezko elementu hauek fantasiaren eta errealitatearen arteko erdibidean daude, eta lan eta ikerketa handi baten emaitza dira. Txotxongiloa plastikatik eta dramaturgiatik ulertzen da mugimenduaren bidez», adierazi dute konpainiako kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!