Finalerdietarako txartela izango du jokoan Peña II.ak igandean

Ataria 2023ko martxoaren 4a

Jon Ander Peña eta Jon Mariezkurrena 22-10 gailendu ziren Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisuren aurka, atzo Zumaian jokatutako partidan. Bihar, Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta izango dituzte aurkari, Bizkaia Frontoian, 17:00etan hasita. 

Peña eta Mariezkurrena oso indartsu aritu ziren hasieratik eta ez zieten inolako aukerarik eman Urrutikoetxea eta Albisuri. Gorriak ez ziren fin ibili. Zazpi tantoko aldearekin jarri ziren aurretik, eta ez zirudien joera aldatzeko aukerarik zegoenik. Are gehiago, aldea handitzen joan zen gutxinaka eta azken emaitzarekin 12 tantoraino luzatu zen (22-10). Peñak 11 tanto egin zituen, momentu onean dagoela erakutsiz. Honenbestez, Urrutikoetxea eta Albisu txapelketatik kanpo geratu dira eta Peñak eta Mariezkurrenak bihar izango dute aurrera egiteko aukera 

Bestalde, Unai Lasok eta Ander Imazek finalerdietako ligaxkarako txartela lortu dute, atzo, Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta garaitu ondoren (22-21).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!