Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tolosan egingo dituzten emanaldietarako sarrerak salgai jarri dira

Ataria 2023ko martxoaren 1a

Martxoaren 25ean bi saio egingo dituzte Leidor aretoan, 'Urteak bete, abenturak bizi!' izenburupean. 11:00etan eta 16:00etan izango dira emanaldiak eta sarrerak internet bidez edo Leidorreko leihatilan erosi daitezke.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 35 urte betetzen dituzten honetan, Tolosako Leidor aretoan bi emanaldi emango dituzte martxoaren 25ean 11:ootan eta 16:00tan. Sarrerak leihatilan edo internet bidez erosi daitezke, esteka honetan.

'Urteak bete, abenturak bizi!' deitzen den emanaldian, Tolosako Amarozko Auzo Elkartearen 50. urteurrena eta 25. urteurrena bete berri duen Bonberenea gaztetxea omenduko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!