Unai Arroyok marka eginez irabazi du Irungo Maratoi Erdia

Ataria 2023ko otsailaren 27a

Korrikalari tolosarrak 1.07.59ko denbora egin du, bigarrenari ia hiru minutuko aldea kenduz.

Arroyok aise irabazi du proba, uneoro aurretik joanez lasterketan zehar. Bigarren Jose Antonio Gomez de Arriba izan da, 1.10.38ko denborarekin, eta hirugarren Jokin Muñoz, 1.12.31 eginez. Korrikalari tolosarra bosgarren kilometrorako dagoeneko aurretik jarri da, eta pixkana denbora joan da kentzen bere aurkariei.

Argazkiak: Bidasoa Atletiko Taldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!