Tolosako Irristaka taldearen debut historikoa liga nazionalean

Ataria 2023ko otsailaren 27a

Lehenengo aldiz historian, Gipuzkoa eta Tolosako abiadurazko patinaje talde batek estatu mailako txapelketa garrantzitsuenean debuta egin du aste bukaera honetan.

Beñat Azurmendi eta Aitor Vacasek zuzendutako taldea, Iruñean izan da aste bukaera honetan estatuko liga nazionalean. Euskal Herriko 5 patinatzaileez osatutako taldea, hirugarren mailan hasi da eta talde berria izanik, asteburu hau eta gero bigarren postuan kokatzen da, liderrarengandik 12 puntutara. Emaitza hauen ondorioa, urteetan zehar egindako lanaren emaitza dela aipatu du Aitor Vacas, Tolosako Irristaka taldearen  patinatzaile eta entrenatzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!