Iurreamendira iritsi dira inauterietako doinuak

Leyre Carrasco 2023ko otsailaren 26a

Poca Tripa txarangak eman dio hasiera Piñata igandeari Iurreamendi Zaharren Egoitzako giroa alaituz. Horrez gain, tartean, beste zenbait ikuskizunez gozatzeko aukera ere izan dute.

Piñata igandearekin agurtu dituzte aurtengo inauteriak, eta, urtero bezala, Poca Tripa txarangaren doinuekin ekin diote festari Iurreamendi Zaharren Egoitzan. Piñata igandea ez ezik, Poca Tripa txarangaren urteurrena ere ospatu nahi izan dute gaurkoan, 60 urte bete baititu aurten. Hortaz, festa ez da falta izan Iurreamendin.

Gutxi batzuk mozorrotzera animatu badira ere, giro ederrean aritu dira denak txarangak eskainitako koplekin dantzan. Horrez gain, beste zenbait ikuskizunez gozatzeko aukera izan dute; Tolosako Arpegi taldearen performance-a, besteak beste.

Iurreamendin ez ezik, Leidorren ere izango da aurtengo inauterietako doinuez gozatzeko aukera. 12:30tan Tolosako Erraldoi eta Buruhandien eta The Herrikide’s musika taldearen kontzertuari hasieran eman baitiote. Arratsaldean, berriz, 16:30etan zezen festa ospatuko dute Zezen plazan, Kalea txarangak alaituta. Horren ostean, aurtengo inauteriak agurtzeko kalejira egingo dute Tolosako kaleen barrena.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!