Aldude-Burga-Elbetea lotuko dituzte mendi irteeran Alpino Uzturrekoek

Ataria 2023ko otsailaren 24a

Martxoaren 5erako antolatu dute 5 ordu eta erdiko ibilaldia. Behe Nafarroatik Nafarroara igaroko dira, 14,5 kilometro oinez egin ondoren. Izena emateko epea zabalik dago.

Tolosako San Frantziskotik 07:30ean irtengo dira autobusez. Behe Nafarroan, Alduden (380 m), ibilbideari ekingo diote. Bertatik Baztanera joango dira, eta Burga (871 m) mendia igo ondoren, Elbetean (201 m) amaituko dute ibilbidea.

Aldudes Ipar Euskal Herrian dagoen Baigorri-Ortzaize eskualdeko herri bat da, Behe Nafarroan kokatuta, Donibane Garazi hiriburutik 25 kilometrotara dago. Elbetea, aldiz, Elizondo herriaren ondoan dago, Baztango bailaran.

Izen ematea

Autobusa Alpino Uzturreko bazkideek 13 euro ordaindu beharko, bazkide ez direnek 15 euro. Informazio gehiagorako eta izena emateko hiru aukera zabaldu dituzte: alpinouzturre.eus web orrian; info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943 65 27 89 telefonora deituz.

Irteeraren bideoa:

Ibilbidearen datuak:

14,5 km.      ?  778 m.        ? 975 m.      ? 05:30 ordu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!