Tolosako Udalak elkarretaratzea antolatu du bihar, 12:00etan, Ukrainari elkartasuna adierazteko

Ataria 2023ko otsailaren 23a

Plaza Zaharrean egingo dute mobilizazioa, ostiralean. Elkarretaratzea isila izango da eta 5 minutuko iraupena izango du. Udaletik herritarrei parte hartzeko eskatu diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!