Azken indarrak xahutzera

Ataria 2023ko otsailaren 21a

Modu apalagoan, baina kaleak mozorroz bete dira Asteartita goizean; Zaldunitako karrozak berriro atera dira kalera, eta inauterietako azken eguna gogotsu hasi dute herritarrek.

Alborada, pattar zezena eta... Asteartitari jarraipena emateko bazen aukera Tolosan. Biharamunik gabe esnatu dira asko, beste zenbaitek izango zuten oraindik aurreko egunetako festaren arrastoren bat; hala ere, azken eguna izanik, indar apurrak gastatzera atera dira gehienak. 

Karrozek berriro hartu dute San Frantzisko pasealekua eta konpartsak ere hor zehar ibili dira, kalez kale. Mozorroa osorik eta garbi zuenak errepikatu egin du, eta traje berriarekin atera dira beste batzuk. Guztiak paperean sartua, umorea ardatz, irudimenaren jarioan jarraitu du inauterietako azken egunak.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!