Zezen plazan ere festak ez du etenik

Leyre Carrasco 2023ko otsailaren 21a

Kalejiran igo dira inauterizaleak zezen plazara, eta bertan txarangen doinuek alaitu dituzte harmailak.

Asteartita egunean, goizeko lehen hitzorduetako bat izan ohi da Pattar Zezena. Alboradaren ostean, txarangarekin batera, kalejiran igo dira zezen plazara. Hainbat ausarta izan dira hondar gainean, baina horietako gutxi batzuk ezin izan dituzte zezenak emandako kolpeetatik ihes egin. Hondar gainean gertatutakoa ikusita, barrez lehertu da publikoa, eta giro ederrean jarraitu dute festa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!