Zezen plazarako bidea, txarangen doinuekin alaituta

Leyre Carrasco 2023ko otsailaren 21a

Alborada bukatzen denean, Pattar Zezenean parte hartzen duten txarangen txanda izaten da diana jotzeko.

Alboradako gosariarekin indarrak hartuta, Pattar Zezenera joateko txanda izaten da ondoren. 8:00ak iritsi baino lehen abiatu dira inauterizale ugari, eta Alde Zaharreko elkarteetako txarangekin egin dute igoera. Bidetik esnatu berri diren herritarrak gehitu dira festara. Urdiña Txiki, San Esteban, Sukalde, Arco Iris edota Kabila txarangak izan dira, besteak beste, Trianguloa plazatik igaro ondoren, San Frantzisko ibiltokitik igoera egin dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!