Soka, animalia eta gizakiaren artean

Ataria 2023ko otsailaren 20a

Bigarren egunez jarraian Sokamuturra saioa izan da Plaza Zaharra eta Solana kalea artean; giroa musikatzeko ardura Berazubi txarangarena izan da, Zerkausiaren gainetik zezenketa-doinuak entzun ahal izan dira, besteak beste.

Animaliak alde batera jo nahi eta gizakiak sokaren laguntzarekin, beste aldera agindu. Gizonezkoak Plaza Zaharrean eta Solana kalean, batzuek zezenari muzin egin nahian eta beste batzuek bere atentzioa deitu nahian.

11:00etan jo ditu Berazubi txarangak lehen doinuak eta zezen ikuskizuna ordubetez luzatu da Astelenita egunean. Ikusleak egurrezko hesiari pega-pega eginda eta zezena gerturatu ahala, koreografia batean bezala pausoek atzera egiten zuten.

Zezenaren adarren aurretik korrika era guztietako mozorroak: ertzainak, dantzariak, ehiztariak... baina atentzioa torero batentzat eta sanferminetarako prest zeudenentzako izan da. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!