Inor geratu al da ohean?

Ataria 2023ko otsailaren 19a

Oso jendetsua izan da aurtengo Diana. Gorriti plazatik abiatu eta Tolosako Musika Bandaren doinuak jarraituz. Goizean goizetik umorerik ez da falta izan herriko kaleetan.

Ileordeak, pijamak, etxeko zapatilak... eta umorea. Giro paregabea egon da gaur, Dianan. Gorriti plazan herritar ugari bildu da 08:00 baino lehentxeago, inauterietako egun handiari hasiera emateko gogoz. Bertan ikusi ahal izan dira lehenengo mozorroak. Urdaiazpikoa eraman dute prozesioan, Tolosako slackline taldearen parodia egin dute eta Plaza Zaharrean Guggenheim museoa irudikatu dute, bertan zintzilikatutako koadroei eraso eginez azaldu dira hainbat espontaneo.

Jendeak Plaza Zaharrean idiarena kantatu eta irrintziak egin ondoren, bandaren atzetik jarraitu du Dianako doinuekin saltoka. Indarrak biltzeko gosaldu ondoren, aurten prestatutako mozorro eta karrozak aterako dira kalera.

Datorren urtean, 2024an, otsailaren 11n ospatuko da Zaldunita eguna.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!