Ruiz de Infante-Orbegozo eta Etxekolonea-Mujika bikoteek egin dute aurrera

Ataria 2023ko otsailaren 18a

Ados Pilota elkartearen Binakako Txapelketa Nagusiaren final-laurdenak jokatu dira Beotibar pilotalekuan.

Lehendabizikoz inauterietan emakumezkoen pilota partidak ikusteko aukera izan da Tolosako pilotalekuan. Ados Pilota elkarteak antolatzen duen Binakako Txapelketa Nagusiaren final-laurdenak izan dira jokoan Zaldunita Bezperako arratsaldez. Bi partida jokatu dira, eta lehenengoan Ruiz de Infante eta Orbegozo bikoteak 22-16 irabazi dio Aldaregia eta Mendibururi. Are estuagoa izan da bigarren partida, tanto bakar batez gailendu baitira Etxekolonea eta Mujika bikotea Iturriaga eta Galeano bikoaren aurka. Bi bikote irabazleak, beraz, aurrera egin dute eta finalerdietara pasa dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!