Umeen danbor hotsek hartu dituzte Tolosako kaleak

Ataria 2023ko otsailaren 18a

Aitz Orratzen haurren danborradak San Frantzisko ibiltokia hartu du gaur arratsaldean.

Zaldunita bezperan, inauterietako egun handien atarian, danbor hotsek hartu dituzte Tolosako kaleak. Aitz Orratz elkarteak antolatzen duen haurren danborradan ume askok hartu zuten parte eta gogor astindu dituzte makilak.

Geltoki kaletik abiatu eta San Frantzisko ibiltokian zehar erakutsi dituzte euren abilidadeak danborrekin. Ilusioz beteta ekin zioten bideari eta ingurukoen txaloak jaso zituzten etxeko txikienek. Ondoren, Trianguloa plazan bildu ziren guztiak eta hainbat abesti jo zituzten elkarrekin.

Zaldunita bezpera umeentzako egun garrantzitsua da inauterien barruan. Dena den, haurrei lekukoa hartuko diete helduek, 19:00etatik aurrera Tolosako Plaza Zaharrean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!