Geroz eta hitzordu jendetsuagoa

Ataria 2023ko otsailaren 18a

Tolosako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa kalera atera da, dultzaina doinuak lagun, kalejiran herriko kaleak umorez alaitzera.

Geroz eta hitzordu garrantzitsuagoa bihurtzen ari da Tolosako Erraldoi eta Buruhandien kalejira. Gaur ere, Gernikako Arbola plazatik atera dira goiz erdian, eta ordurako jendetza zuten zain, haur eta gaztetxoak familian gehienbat, Tolosako kaleetan barrena haien atzetik ibiltzeko. Tolosako Dultzaineroak aritu dira doinu alaiekin erraldoiei mugimendurako erritmoa jartzen.

Tartean, ibilbidean zehar, geldialdiak egin dituzte eta dantzarako tartea hartu dute sei erraldoiek. Adi izan dituzte ikusleak, begiak erne, eta dantza amaieran oihu eta txalo zaparradak nagusitu dira, erraldoiek ziztu bizian ahalik eta buelta gehien eman ditzaten. Bien bitartean, buruhandiak ere hor ibili dira, maskuriak eskuan, korri egiteko gogoarekin zegoenari segituz eta beldurra zuenari bostekoa emanez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!