Berritasunez jantzita azaldu da zezen plaza Ostiral Mehe egunean

Ataria 2023ko ots. 17a, 18:26

Gonbidapenak eskuratu behar izan dira goizean zezen plazan bertan gaurko eta Piñata Igandeko ikuskizunerako; zezentxoen ordez bigantxak izan dira gaur eta 16 urtetik gorakoek baino ezin izan dute korri egin.

Ostiral Meheko zezen festa goizean hasi da. Izan ere, aurtengo berritasunetako bat gonbidapenak Ostiral Mehe goizean eskuratzea izan da. Ilara luzea goizean goizetik eta jende asko esku hutsik etxera bueltan. 

Arratsaldean, bestelako giroa egon da plazan: eguzkia lagun, txilaba zein serpentina eta konfetien koloreak nonahi. 

Kabi Alai txarangaren doinuek alaitu dute hasierako kalejira. Plazako atea zeharkatu baino lehen, musikariek ate nagusia inguratzen duten ferrak ukitu, zorte onaren seinale eta barrura. Eta behin zezen plazako harea zapalduta, zezen eta iskingileen txanda izan da. Aurtengoan, Ostiral Mehe egunez, lehenengoz bigantxak izan dira Tolosan, zezentxoen ordez, animaliak babesteko lege berriak horrela aginduta.

Bigantxei dei egitea eta iskin egitea hamasei urtetik gorakoen lana izan da gaurkoan. Eta txalo egitea berriz harmailak bete dituztenena. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!