BABESTUTAKO EDUKIA

«Eskailerak igo nahi badituzu, ez zaitez begira gelditu»

Zurekin Coach 2023ko ots. 27a, 07:57

Coaching-arekin lehen kontaktua 2009an izan zuen Goreti Aramburuk, hain zuzen, familia negozioaren gidaritza hartzea egokitu zitzaionean, krisi betean. Prozesu horretan ikasi zuen helburuak zehazten eta horiek lortzeko estrategiak diseinatzen. Ordutik, formakuntzan sakondu du eta aditua da coaching exekutiboan, taldeen coaching-ean, coaching pertsonalean eta coaching hezitzailean.

Horrez gain, ikasketak egin ditu; besteak beste, adimen emozionalean, programazio neurolinguistikoan eta aplikatutako neurozientzietan. Gaur egun Zurekin Coach-eko zuzendaria eta sortzailea da, eta jendeari laguntzen dio gatazkak kudeatzen, helburuak definitzen eta horiek lortzeko ekintza planak pentsatzen. Bere ikuspuntutik beraz, honako gomendioa luzatzen du: «Eskailerak igo nahi badituzu, ez zaitez begira gelditu».

Zer da 'coaching'-a?

Coaching-a metodologia bat da, bezeroari behar dituen soluzioetara eta erantzunetara iristeko aukera ematen diona, hausnarketa errazten duten galderen bidez. Prozesuan ikuspuntu eta aukera berriak bilatzen dira, baina bezeroa da gertatzen ari zaionaz jabetzen dena. Horrek bere motibazioa areagotzen du; izan ere, bere kabuz aurkitzen du arazoaren konponbidea, eta emaitza onak zein iraunkorrak lortzen ditu.

Zurekin Coach-etik pasatzen direnek euren tresna eta trebetasun propioak garatzen dituzte; horrela, ahalmena irabaziz, etorkizunean gatazka egoerak euren kabuz gainditzeko.

Nori dago zuzenduta?

Egungo emaitzak aldatu nahi dituen pertsona edo enpresa orori dago zuzenduta; blokeo egoera bat bizitzen ari direnentzat edo nahi dutena nola lortu ez dakitenentzat. Are gehiago, nire bizipen pertsonalak direla-eta, espezializatuta nago familia enpresetan, eta horietan egon litezkeen gatazkak kudeatzen.

Nola funtzionatzen du?

Elkarrizketa saioak egiten ditugu bezeroekin, eta haien beharrak identifikatzeko dugun gaitasunari esker, arazoak modu hurbilean, erabilgarrian eta positiboan bideratzen ditugu. Oso zerbitzu pertsonalizatua da, eta saioetan egindako lanketekin hainbat trebetasun garatzen dituzte: argitasuna, erabakiak hartzeko erraztasuna, gatazkak kudeatzeko gaitasuna…

Hasterakoan buruko minez iristen dira, gatazka asko izaten dituzte eta ezin izaten diete aurre egin. Amaitutakoan, berriz, berrituta ateratzen dira, helburuak lortu ondoren arazoak konpontzeko adorez eta gogotsu.

Askotan nahasten da 'coaching'-a psikologiarekin. Zein da ezberdintasuna?

Psikologian, gehienbat, buruko nahasmenduak eta antzekoak tratatzen dituzte; hemen horrelakorik hautematen badugu, haiengana bideratzen dugu. Coaching-a, berriz, helburuak, xedeak eta ametsak lortzean zentratzen da.

Psikologian iraganeko gaiak azter daitezke. Hemen, aldiz, egungo egoeratik lortu nahi den egoerara nola igaro lantzen dugu; hau da, orainetik etorkizunera.

Zer esango zenioke probatzeko zalantza duenari?

Lasai deitzeko esango nioke. Nahi duen informazio guztia emango diogu, eta zalantzak argitu ondoren, hartu nahi duen erabakia hartu ahal izango du inolako konpromisorik gabe. Atsegin handiz hartuko dugu!

Gero era 'coach' gehiago daude. Zertan ezberdintzen zara?

Profesionaltasuna egiaztatzen duten hainbat ziurtagiri ditut. Nabarmenena PCC Professional coach acreditation ziurtagiria da [Coach akreditazio profesionala], ICF [Nazioarteko Coaching Federazioa] erakundeak ematen du, prestakuntza programak eta profesionalak ziurtatzen dituen erakunde nagusienak.

Bestalde, ASESCOrekin ere egin dut ziurtagiria, Espainiako Coaching Elkartearekin.

Gaur egun, coach-en prestakuntza goraka doa eta ez dago araututa, eta edonori dei dakioke coach. Horregatik, beharrezkotzat jotzen dut coach batera doan edonork, aurretik, haren profesionaltasuna kontsultatzea eta egiaztatzea, prozesurako kualifikatuta dagoela ziurtatzeko.

Bulegoa ere asko zaintzen duzu.

Garrantzitsua da, lan espazioa egokia baita konfiantzazko, segurtasuneko eta konfidentzialtasuneko giroa sortzeko. Bezeroek asko eskertzen dute askatasunez hitz egin ahal izatea, beste batzuek entzuteko beldurrik izan gabe; eta doako aparkalekua eta N-1 errepiderako sarbide egokia ere balioesten dituzte.

 

ZUREKIN COACH

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!