Herrikide ikastetxeko inauteriak

Ataria 2023ko otsailaren 16a

Herrikide ikastetxeko haurrek, inauterietako jaialdia egin dute gaur goizean ikastetxeko arkupean. Gerturatu direnek, mota ezberdinetako mozorroak ikusteko aukera izan dute.

Txarangak alaituta ekin diote Ostegun Gizen egunari Herrikide Ikastetxeko haurrek. Kaleak musikarekin alaitu ostean, ikastetxera itzuli, eta dantza ezberdinak dantzatu dituzte gurasoen aurrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!