Ostegun Gizena 00:00etan hasten da, eta urtetik urtera, gero eta jende gehiago elkartzen da ordu horretan Trianguloa plazan, inauteriei hasiera emateko. Txupinazoa, txaranga, inauteri doinuak, dantza eta parranda, ez du ezerk hutsik egiten azken 30 urteetan. Tabernariak ere gustura, jendetza noiz iritsiko zain, irribarrez. Hasi dira Tolosako inauteriak.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!