60 urte inauteriak alaitzen

Ataria 2023ko otsailaren 21a

Poca Tripa txarangak 60 urte betetzen ditu aurten. 2013an, 50. urteurrenarekin Inauterizale Kuttun izendapena jaso zuten eta Ostegun Gizeneko txupina botatzeko aukera izan zuten. 1962an hasi zen txarangaren historia.

Lagun talde bat hasi zen ateratzen, txaranga ofizialetatik kanpo, eta pixkana txaranga osatzeko pausoa eman zuten. Izen berezia du txarangak eta txorakeria batetik jaio zen antza, baten batek tripa handi samarra zuela, eta hortik atera zuten izena. Lehen zuzendaria Xabi Azaldegi izan zen. Gaur egun duten jantzia 1992. urtean jantzi zuten lehen aldiz. Inauterietan jotzen dute, baina berea dute Piñata igandean Iurreamendi egoitzan egiten duten emanaldia. Aurten ere bertan izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!