Txarangek jartzen dute herria dantzan

Ataria 2023ko otsailaren 15a

Noiztik ospatzen dira Tolosako Inauteriak? Ez dago data zehatz bat, baina lehen aipamenak 1600 urtekoak dira. Eta txarangak? Noiztik ateratzen dira? 1924 urtean kokatzen dute aurrekaria.

Astelenita goizean tolosar ezagun batzuk Tximela sagardotegian –gaur egungo Orbela taberna– legatz kazuela izugarria bukatu ondoren herritarrei beren poztasuna azaldu nahian, lehen txaranga osatu zutela esaten da. Evaristo Bandres kartzelako ofiziala eta El Pueblo Vasco egunkariko kazetariak bi kazuela tapa hartu zituen txapa modura. Pedro Arraiza, Periquin, La Voz de Guipuzcoa egunkariko kazetariak sardina kaxa bat lepotik zintzilikatu eta bonboa sortu zuen. Juanito Ibarzabal, Xillero-k, kazuela batekin eta bi sardexka hartuta danborra osatu zuen. Tomas Chinchilla pintore eta musikariak bonbardinoa jaitsi zuen, eta gerora Gipuzkoako gobernadore zibila izango zen Ramon Aldasorok erratza batekin zuzendari lanak egin zituen. Hurrengo urteetan taldea handitzen joan zen eta 1928an Polvo y Paja txaranga osatua atera zen. (Irudiak garai bateko eta datarik gabekoak dira. Iturria: Tolosako Udal Artxiboa)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!