Animaliak babesteko Eusko Legebiltzarrak onartu berri duen legearen ondorioz, zezentxoen ordez bigantxak eta pottokak izango dira protagonistak Tolosako zezen plazan Ostiral Mehean eta Piñata igandean, otsailaren 26an. Bi egunetan 16:30etan izango da hitzordua eta gonbidapenak doakoak izango dira. Ostiralean, otsailak 17, eskuratu ahal izango dira bi jardueretarako sarrerak zezen plazako leihatilan, 11:00etatik 14:00etara, eta 16 urtetik beherakoek ezingo dute ikuskizunean parte hartu. Pertsona bakoitzak gehienez 10 gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.